Commons:OpenRefine/eu
About | How to: upload files | How to: edit files | Advanced tips and tricks | Training | Projects |
OpenRefine kode irekiko tresna aske bat da (FOSS) eta, haren bitartez, batchetan edita dezakezu Wikimedia Commonsen, eta bertara fitxategiak igo. OpenRefinek datu egituratuak gehitu eta editatzeko balio du. Wikimediako erabiltzaileek OpenRefineren hodeiko zerbitzu bat ere badute: PAWS.
- Wikimedia Commonsen proiektu tipikoa OpenRefinen
- OpenRefineko eskema bat, Wikimedia Commonseko edizioak prestatzen dituena
Orri honek OpenRefineri buruzko informazioa biltzen du, eta Wikimedia Commons komunitatearen eskueran jartzen.
- OpenRefine Wikidatarekin erabiltzeko: Wikidata:Tools/OpenRefine
- Wikilarientzako OpenRefineri buruzko info orokorra: OpenRefine
Maiz egiten diren galderak
- Arazotxo batzuk ditut nire ordenagailuan OpenRefine instalatzen/irekitzen. Zer egin beharko nuke?
Saiatu webgunetik OpenRefineren azken bertsio egonkorra jaisten, ea zer moduz. OpenRefineren eskuliburuak jarraibide xeheak ematen ditu instalaziorako; hasteko, haiek irakurri mesedez.
- Windows erabiltzen baduzu, ziurtatu Java txertaturik duen OpenRefine kita instalatu duzula.
Erabiltzaile batzuek ezin dute OpenRefine instalatu, suebakiak traba egiten dielako, adibidez, edo beren erakunde edo konpainiak ez dielako uzten kanpoko softwarea instalatzen. Kasu horretan, Wikimediaren OpenRefinerako hodei bertsioa erabil dezakezu, PAWSen eskainia. Bertsio hori orri honetako beste toki batean deskribatuko da.
- OpenRefinek uzten du Wikimedia Commonsek onartzen dituen fitxategi mota guztiak igotzen?
OpenRefinek Wikimedia Commonsera igo daitezkeen mota guztietako multimedia fitxategiak onartzen ditu. Aldiz, ez du onartzen datu fitxategirik igotzea.
Igoera tresna askok, baita OpenRefinek ere, buruhausteak ematen dituzte batzuetan TIFF fitxategiak igotzeko.
Mesedez gogoratu OpenRefinera igo daitezkeen fitxategi lokalek 100 MB izan dezaketela gehienez, ez gehiago. Hala ere, URL batetik fitxategi handiagoak kargatu daitezke.
- Zein da OpenRefine erabiliz Wikimedia Commonsera igo daitekeen fitxategi tamaina handiena?
OpenRefinek orain fitxategiak zatika igotzea onartzen du 3.9.0 bertsiotik hasita, eta ez dago fitxategiaren gehienezko tamainarik, salbu eta bertsio zaharrago bat erabiltzen baduzu. Ikus [GitHub issue|Githubeko intzidentzia].
- Zenbat fitxategi igo ditzaket saio edo proiektu batean? 10.000 edo, are, 100.000 fitxategi igo ditzaket aldi berean?
OpenRefinek erraz kudeatzen ditu hamar milaka lerro dituzten datu multzoak (ehun milaka izan daitezke). Kargatzean, abiadura moteldu egin daiteke Wikimedia Commonsera fitxategiak igotzean, Wikimedia Commons APIak arautua. Milaka fitxategi (edo gehiago) batera kargatzeko, pazientzia pixka bat beharko duzu, eta OpenRefine irekita eduki.
- Berreskura ditzake OpenRefinek fitxategietan txertaturik dauden metadatuak (adibidez, EXIFeko metadatuak)?
Ez da posible OpenRefine barruan. EXIFtool https://exiftool.org erabiltzea gomendatzen dugu. YouTube bideo honek oso argi azaltzen du prozesua.
- Zein dira OpenRefine lokala erabiltzearen alde onak eta txarrak? Zein dira hodeiko (PAWS) OpenRefine bertsioa erabiltzearen alde onak eta txarrak?
OpenRefine lokalki (zure ordenagailuan) kudeatzean:
- Zure ordenagailutik arituz, guztiz errazagoa izango duzu Wikimedia Commonsera fitxategiak igotzea. Zure disko gogorretik kargatuko dituzu fitxategiak. Hori ezinezkoa da PAWSetik.
- Zure ordenagailuan, hainbat zeregin egin ditzakezu Interneteko konexiorik gabe (bereziki datuen garbiketa eta datuak batzea/banatzea). Aldiz, beharrezkoa duzu Interneteko konexioa kontziliazioa egiteko eta datuak eta fitxategiak Commons eta Wikidatara igotzeko.
Hodeiko OpenRefine erabiltzean (Wikimedia PAWS):
- Hodeiko bertsioa erosoa duzu ordenagailuan software berria erraz instalatu ezin duzunean.
- Hori bai, beti beharko duzu Interneteko konexioa.
- PAWS/hodei bertsio horren bidez, ezin duzu irudirik igo ordenagailutik.
- Esteka orokorrak
- OpenRefineren webgunea: https://www.openrefine.org/
- Deskargatu OpenRefine: https://openrefine.org/download.html
- Deskargatu eta instalatu OpenRefinerako Wikimedia Commonsen luzapena: https://github.com/OpenRefine/CommonsExtension
- OpenRefine dokumentazio orokorra: https://openrefine.org/docs
- Hitz egin OpenRefineren gainean haren komunitatearekin eta Wikimediako erabiltzaileekin
- OpenRefineren komunitate foruan galderak egin: https://forum.openrefine.org - sakatu hemen OpenRefineren foroan mezu berri bat sortzeko
- OpenRefine erabiltzen duten wikilarien Telegram taldea: https://t.me/+izmjhIR1Z5A3OTA0
- Akatsen txostenak eta ezaugarri-eskaerak
- GitHub plataforman (OpenRefinerako, oro har): [$ 1 ezaugarri-eskaera bat bidaltzeko]
- Wikimedia Phabricator plataforman (batez ere Wikimedia Commonsekin kontziliazioa egiteari buruz): [$ 1 Phabricatorrera akats txosten bat bidali]

OpenRefine erabiliz 658.095 fitxategi igo dira.
Ikasi OpenRefine erabiltzen Wikimedia Commonserako: WikiLearn ikastaroa
Online ikastaro hau Wikimedia kontua duen edonoren eskueran dago, edozein unetan eta doan. Zure erritmoan jarraitu dezakezu, eta ariketetan ordenagailuak esleituko ditu puntuak. Ikastaroak 6-8 ordu jotzen ditu batez beste.
Igo fitxategiak Wikimedia Commonsera OpenRefine bidez (3.7 bertsioa)
Wikimedia Commonsera fitxategiak igotzeko, OpenRefine 3.7 behar duzu. OpenRefine 3.6k edo bertsio zaharragoek ez dute Wikimedia Commonsera igotzea onartzen.
Editatu fitxategiak Wikimedia Commonsen OpenRefine bidez (3.6 bertsioa edo berriagoa)
Wikimedia Commons editatzeko, OpenRefine 3.6 edo berriagoa behar duzu. Wikimedia Commons ez da onartzen OpenRefine 3.5ean edo bertsio zaharragoetan. Gomendagarria da ere OpenRefineren Wikimedia Commons luzapena instalatzea.
Aholku aurreratuak eta trikimailuak
Aholku aurreratuak eta trikimailuak orri bat duzu. Bertan, hainbat jarraibide ematen dira manifestuekin eta kontziliazioekin lan egiteko, EXIF metadatuak berreskuratzeko, GRELerako errezeta bereziak ematen dira, eta gehiago. Jarri hor zurea!
OpenRefine instalatu eta kudeatu
Zure ordenagailuko aplikazio lokal gisa
OpenRefine aplikazio gisa deskarga daiteke. Funtzionatzen du Windows, Mac eta Linux sistema eragileak dituzten mahaigaineko ordenagailuetan eta eramangarrietan. Zure ordenagailuan, zerbitzari txiki bat dabil, eta gero web nabigatzailea erabiltzen duzu harekin interakzioan hasteko. Webkit-en oinarritutako nabigatzaileekin funtzionatzen du hobekien, hala nola Google Chrome, Chromium, Opera eta Microsoft Edge, eta Firefoxek ere onartzen du.
Deskargatu OpenRefine hemen. Instalaziorako jarraibideak OpenRefineren erabiltzailearen eskuliburuan dituzu eskueran.
OpenRefinerako Wikimedia Commonsen luzapena

Gainera, OpenRefinerako Wikimedia Commonsen luzapena instala dezakezu. Ez da beharrezkoa, baina lagungarria da Wikimedia Commonsen batch edizioak egiteko. Aukera hauek eskaintzen ditu:
- Wikimedia Commonseko kategorietatik zuzenean fitxategien izenak kargatzeko abio pantaila.
- Commons fitxategien irudi txikiak (oraindik ez dira fitxategi formatu guztiak onartzen).
- GREL adierazpen batzuk, wikitestutik datuak berreskuratzeko eta haiek prozesatzen jarraitzeko.
Deskarga eta instalazio jarraibideak https://github.com/OpenRefine/CommonsExtensionean daude eskueran
Hodeian (Wikimedia PAWS)
Ordenagailuan OpenRefine ezin baduzu instalatu, edo oso motel badabil, hodeian erabil dezakezu (wmcloud.org-en duzu, PAWS bidez). Hor Wikimedia kontu bat duen edonor sar daiteke OpenRefinera. Bisitatu https://hub-paws.wmcloud.org/, hasi saioa, eta klikatu OpenRefine logoan (diamante urdina).
PAWSeko OpenRefinek instalaturik darama Wikimedia Commonsen luzapena (goian aipatua). Hala ere, gogoan izan: PAWSeko OpenRefine bidez ezin duzu ordenagailutik fitxategirik igo Wikimedia Commonsera.
Demo: OpenRefine Wikimedia PAWSen abiatu

PAWS bidezko OpenRefine ez du OpenRefineko taldeak kudeatzen; zerbitzu horri buruzko galderarik edo iruzkinik baduzu, tiket bat jar dezakezu PAWSi buruzko Phabricatorreko proiektuan, edo galdera bat egin haren eztabaida orrian.
Iraganeko jarduera, aurkezpen eta besteren erregistroa
Noiz | Jarduera | Estekak |
---|---|---|
2023ko uztaila-2024ko ekaina | OpenRefine and Wikimedia Commons training and sustainability project (funded from Wikimedia Foundation funds) | |
2022ko abuztuaren 13a | Tutorial: Batch uploading to Wikimedia Commons with OpenRefine at Wikimania 2022 | Etherpad / Video recording |
2022ko ekainaren 9a | OpenRefine and SDC editing tutorial, Wikidata Lab XXXIV | Video recording |
2022ko maiatzaren 19a | One hour demo for beginners: Wikimedia Commons batch editing with OpenRefine (tutorial by Sandra Fauconnier), during Image Description Week | |
2022ko martxoa-ekaina | Monthly OpenRefine office hours | No notes/recordings (the meetings were informal) |
2022ko otsailaren 22a | OpenRefine community meetup with demo of Structured Data on Commons functionalities | Slides and meeting recording |
2021eko uztaila-2022ko urria | Development of Wikimedia Commons features for OpenRefine (funded by a Wikimedia Foundation Project Grant) |
|