TimedText:Ikusgela-Zeus.webm.eu.srt
1 00:00:00,660 --> 00:00:03,048 Olinpoko Jainkoen aita zen Zeus.
2 00:00:03,073 --> 00:00:04,997 Tori zortzi datu, hobeto ezagutzeko:
3 00:00:06,105 --> 00:00:07,960 Zeus zeruaren, tximisten,
4 00:00:07,984 --> 00:00:09,935 legearen eta ordenaren jainkoa zen,
5 00:00:09,960 --> 00:00:12,140 Jainkoen erregea greziar mitologian.
6 00:00:13,600 --> 00:00:16,015 Maiz irudikatzen da tximista batekin eskuan,
7 00:00:16,040 --> 00:00:18,440 baita arrano, zezen edo haritz gisa ere…
8 00:00:19,613 --> 00:00:21,590 Kronosen eta Rhearen semea zen.
9 00:00:21,615 --> 00:00:23,023 Anai-arreba asko zituen,
10 00:00:23,047 --> 00:00:25,053 tartean Hades, Poseidon edo Hera.
11 00:00:25,749 --> 00:00:28,763 Kronosek bere seme-alabak jaten zituenez,
12 00:00:28,788 --> 00:00:30,358 Zeus ezkutatu egin zen,
13 00:00:30,382 --> 00:00:34,130 eta lortu zuen aita garaitzea eta Jainkoen errege berria izatea.
14 00:00:35,206 --> 00:00:37,059 Hera bere arrebarekin ezkondu zen,
15 00:00:37,084 --> 00:00:39,198 baina ez zitzaion monogamia gustatzen
16 00:00:39,222 --> 00:00:41,275 eta etengabe izan zituen harremanak
17 00:00:41,300 --> 00:00:43,173 beste jainkosa eta gizaki batzuekin.
18 00:00:44,202 --> 00:00:46,050 Atena, Apolo, Artemisa,
19 00:00:46,075 --> 00:00:47,394 Hermes, Persefone
20 00:00:47,418 --> 00:00:49,600 edo Herkules bere seme-alabak izan ziren.
21 00:00:50,580 --> 00:00:53,415 Bere gurtza zabala zen Antzinako Grezian.
22 00:00:53,440 --> 00:00:57,051 Olinpian Zeusi eskainitako tenplu handi bat zegoen, adibidez.
23 00:00:58,062 --> 00:00:59,847 Mito askotan agertzen da,
24 00:00:59,872 --> 00:01:02,036 Troiako gerran, Pandoraren kutxan
25 00:01:02,060 --> 00:01:03,710 edo Prometeoren istorioan.